Hamar minutu baino ez du iraun Paueko Auzitegian Asier Larrinaga eta Garikoitz Etxeberriaren aurkako euroagindu eskaeraren azterketak. Haien defentsako abokatuak aske utz ditzatela eskatu du lehendabizi, eta ezezkoa ebatzi du epaimahaiak. Ondoren, saioa datorren asteartea arte ateratzea erabaki du epaimahaiburuak, euroaginduaren agiri ofiziala ez dela iritsi-eta.
Paueko Auzitegiaren atarian Larrinagaren eta Etxeberriaren 50 bat senide eta lagun elkartu dira, eta txaloka hartu dituzte espetxetik eraman dituztenean.
Ordu arte inoiz hartu gabeko erabakia
Abenduaren 9an atxilotu zituzten gazte biak Azkainen. Pistola bat atzeman zietela agertu zuten polizia iturriek, eta Zornotzan eta Atxondon aurkitutako ETAren arma gordelekuekin zerikusia zutela. Hainbat orduz Baionako polizia etxean eduki ondoren, Pauen espetxeratu zituzten. Gainera, ordu arte inoiz hartu gabeko erabakia hartu zuen Frantziak: armak eduki arren -hots, beren Estatuaren eremuan delitua egin arren- ez auzipetzea erabaki zuen. Hala, Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku geratuko litzateke deliltu hori ere epaitzea, eta zigor handiagoa jaso dezakete Larrinagatk eta Etxeberriak. Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak "historikotzat" jo zuen erabakia.
Espainiako Auzitegi Nazionalak bi gazteak beren esku utzi ditzaten euroagindua aplikatzeko eskatu du.
Atxiloketak
Larrinagaren eta Etxeberriaren euroagindu eskaeraren azterketa astebete atzeratu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu