Iñaki de Juana euskal presoa bisitatzen izan ziren atzo bere senideak eta haiek azaldu dutenez eguneko 24 ordutan zundarekin mantentzen dute. Ondorioz, besteak beste, "egonezina du, hitz egiteko arazoak ditu eta botaka egiteko gogoa".
Espainia eta Frantzia euren eta euren senideen bizitzarekin "jolasten ari direla" salatu du Etxerat-ek. "Guk, senide eta lagunok, ez dugu onartzen gure biziak xantaia politikoa egiteko erabiltzea", gaineratzen du Etxerat-en oharrak.
Hori dela-eta, datorren larunbatean Ibaetako Foroak deituta Donostian egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dio Etxerat-ek euskal gizarteari. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da Antiguoko zubitik.
Fiskaltzak De Juana beste erietxe batera eramateko eskatu du
Iñaki de Juana "ahalik eta lasterren baliabide espezializatuak dituen beste erietxe batera" eramateko eskatu dio gaur Fiskaltzak Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor salari.
Fiskaltzak aurkeztu duen idatziaren arabera, sendagileen azken txostenek agerian uzten dute abuztuaren 7az geroztik gose greban dagoen euskal presoaren bizia arriskuan egon daitekeela "epe laburrean". Hori dela-eta, fiskalak beharrezkotzat jo du De Juanak medikuen arreta egokia izatea datorren urriaren 27ko epaiketan egon ahal izan dezan.
Fiskaltzak bere idatzian gaineratu du, Iñaki de Juana "kartzela eritegia ez den erietxe batean artatu behar dutela, bere egoerari aurre egiteko baliabide bereziak dituen erietxe batean".
Presoak
Larritasuna aintzat hartuta De Juana erietxe egokiago batera eramatea baimendu du Auzitegi Nazionalak
Gaur 57.eguna beteko du Iñaki de Juana euskal preso donostiarrak gose greban. Etxerat-ek jakinarazi duenez, atzo goizean sudurretik urdaileraino doan zunda sartu zioten De Juanari bere borondatearen aurka elikatzeko. Gaur, fiskaltzak "ahalik eta lasterren baliabide espezializatuak dituen" erietxe egokiago batera eramateko eskatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak De Juana lekualdatzeko baimena eman du, beti ere espetxeko sendagileek beharrezkotzat jotzen badute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu