euskal herria

Larunbatean arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako eguna ospatzera deitu dute

Nazioarteko hainbat herrialdek Libian burutzen ari diren erasoa gaitzetsi dute Euskal Herriko hainbat etorkin elkartek.

2011ko martxoaren 22a
18:48
Entzun

Euskal Herriko hainbat etorkinen elkartek larunbatean Arrazakeri eta Xenofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatzera deitu dute. Hirugarren urtez mobilizazio irekia eta bateratua egingo dute Gasteizen Andra Mari Zuriaren enparantzan, 17:00etan. Bilkura egin eta ondoren udaletxera joango dira manifestazioan. Iaz 500 lagun baino gehiago elkartu ziren.

Aldi berean, astebukaeratik Libian nazioarteko zenbait herrialde burutzen ari den erasoa gaitzetsi dute etorkinen elkarteek. "Ekintza horiek, gure jatorrien baliabideen agortzearekin batera, milaka eta milaka lagunen exodoa, migrazioa eta erbesteratzea dakar". Libiako herriari elkartasuna adierazi nahi izan diote, eta erasoaren aurka mobilizazioak iragarri eta parte hartzera deitu dute.

 

Hauek dira deialdia luzatu duten elkarteak: KIRA, ADIVA, Gasteizko paraguaiar elkartea, Gasteizko senegaldar elkartea, Amalur Charrua, Coleuska Kolonbia-Euskadi elkartea, Etorkinen elkarte alternatibo gaztea, Aterko ginearren elkartea, Esan Akugbe nigeriarren elkartea, Eusah Euskadiko sahararren elkartea, Tifisqui saharar elkarte kulturala, Sarasbati elkarte kulturala, Adeci atzerritar elkartea, Bachue Euskal Herriko errefuxiatuen kolektiboa, Me Leva Bermimbau Brasilgo elkarte kulturala, Jatorkin Gipuzkoako marokoar etorkinen elkartea, Yakar Gipuzkoako senegaldar etorkinen elkartea, BIzkaiko mugarik gabeko kooperanteak elkartea, Ozen Komunika eta Anitzak Euskal Herriko pertsona migratzaileen kolektiboa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.