Atxiloketak

Larunbatean atxilotu zuten Mardones Basurtuko ospitalera eraman dute

Asier Mardones larunbatean Espainiako Poliziak Urkiolan (Bizkaia) atxilotu zuen gaztea erietxera eraman behar izan dutela jakinarazi du Askatasuna erakundeak. Zehazki, atzo goizean eraman zuten Mardones Bilboko Basurtuko Ospitalera. Mardonesez gain, beste hiru euskaldun ere atxilotu zituen Espainiako Poliziak: Josune Oña, Aritz Lopez eta Atxarte Salbador. Atxilotutakoak inkomunikatuta dauzkate, eta Askatasuna kezkatuta azaldu da "polizia haiek torturatzen jardun daitekeelako".

2004ko uztailaren 26a
16:43
Entzun
Iragan larunbatean lau euskaldun atxilotu zituen Espainiako Polizia Nazionalak Bizkaian.Atxilotu ostean inkomunikazioa ezarri zieten lau euskaldunei. Askatasunak jakinarazi duenez,atxilotutako bat igandean Basurtoko ospitalera eraman zuten. Basurtoko ospitalera eraman dutena Asier Mardonez da.

Askatasunak esan du oraindik ospitaleratzearen zergatiak ez dituela ezagutzen. Horretaz gain, inkomunikaturik jarraitzen duten beste hiru atxilotuen osasunaz arduratuta agertu da Askatasuna "haien osasun egoeraren berri oraindik ez daukagu". Askatasunak adierazi duenez, tratu txarrak eta torturak pairatzen egon litezke.

Asteburuan egindako mobilizazioak

Askatasunak asteburuan izandako hainbat ekintzen berri eman du. Larunbatean Donostian Mexikon gose greban dauden euskaldunen aldeko kontzentrazioa egin zela jakinarazi du. Izan ere, Donostiako Egia auzoko bizilagunak dira gose grebalarietako bi, Jon Artola eta Axun Gorrotxategi. Esan dutenez, kontzentrazioa hasi aurretik Ertzaintzak bertaratu eta jendea identifikatu zuen. Ertzaintzak kontzentrazioa egiten bazuten "ondorioak" izango zituztela mehatxu egin zuela esan du Askatasunak. Kontzentrazioan 50 auzotar bildu ziren. Askatasunak iragarri duenez, gose greba dirauen bitartean kontzentrazio bat egingo da astero Donostiako Egia auzoan.

Bi omenaldien berri ere eman du Askatasunak. Bat Eibarren duela hiru urte hil zen Jose Luis Arrieta 'Azkoiti'ri egindakoa. 50 lagunek parte hartu zuten omenaldi hartan. Bestea igandean egin zen Nafarroa Beherako Irati mendian, Olaia Kastresanaren omenez han jarritako monolitoan. Omenaldia gudariei eskainia zegoela azaldu du Askatasunak "bereziki gogoratu da aurten hil den Arantza Otamendi iheslaria eta Ohiane Errazkinen heriotza".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.