Atxiloketak

Larunbatean atxilotutako Altuna, Aranalde eta Arietaleaniz Parisen dauzkate

Larunbat goizean atxilotu zituztenetik Le Cap d'Adgen Frantziako Poliziaren zaintzapean eduki ostean, atzo gauean Parisera eraman zituzten Aimar Altuna, Maite Aranalde eta Iñaki Arietaleaniz euskal herritarrak epailearen aurrean deklara dezaten. Hala jakinarazi dute albiste agentzien bidez polizia iturriek. ETAko kide izatea leporatzen diete hiru lagun horiei.

2005eko martxoaren 21a
15:49
Entzun
Frantziako Terrorismoaren Kontrako Dibisio Nazionaleko poliziek atxilotu zituzten hirueuskal herritarrak larunbat goizean, Le Cap D'Adge herriko etxebizitza batean, Montpellierretik hurbil. Espainiako Poliziaren laguntza izan zuen frantziakoak operazioa egiteko.

Polizia iturrien arabera, pistola bat, gai kimikoak, matrikula plakak eta Guardia Zibilaren zein Ertzaintzaren atzeman dizkiete atxilotuei.

"Terrorismoaren aurkako operazioetan" Frantziako legediaren arabera, 96 orduz izan ditzateke atxilotuak inkomunikatuta. Nolanahi ere, ikerketako iturriek albiste agentziei esan diete epailearen aurrean deklara dezaten eraman dituztela hirurak Parisera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.