Politika

Larunbatean aurkeztuko ditu Bilduk hauteskundeetarako hautagaiak

Epe luzerako proiektu politiko bat dela azaldu zuten atzo EAk, Alternatibak eta abertzale eta ezkerreko independente talde batek.

2011ko apirilaren 4a
17:58
Entzun

Bildu maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetara aurkeztuko da, eta larunbatean aurkeztuko dituzte hautagaiak, Donostian. Ostiralean amaituko da hauteskunde batzordeetan alderdien arteko koalizioak aurkezteko epea, eta datorren astean hautagaitzak aurkeztuko dira. Pello Urizar EAko idazkari nagusiak azaldu zuen zenbait akordio estrategikoren ondorio dela Bildu, eta argitu zuten ez dela "B plana", Sorturen ez erregistratzeko eskaerei aipamen eginez.

Atzoko aurkezpenean, koalizioaren bultzatzaileek esan zuten "aldaketa politika eta soziala bultzatzeko" sortu dutela Bildu. Eusko Alkartasunak, Alternatibak eta abertzale eta ezkerreko independente talde batek parte hartu zuten aurkezpenean, eta epe luzerako proiektu bat dela zehaztu zuten. Pello Urizar EAko idazkari nagusiak, Oskar Matute Alternatibako bozeramaileak eta Bakartxo Ruiz Herritarron Garaia taldeko independenteak aurkeztu zuten proiektu hori. 

Miren Amuriza bertsolaria, Xabier Solano musikariak eta Ramon Agirre aktoreak ere parte hartu zuten atzo aurkezpen ekitaldian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.