euskal herria

Larunbatean Bilbon ontzi batetik salto egin zuen emakumearen bila jarraitzen dute

Atzo egun osoz aritu ziren erreskate taldekoak eta gaur goizean berriro ekin diote bilatzeari.

2011ko uztailaren 25a
11:20
Entzun

Gaur goizean berriro ekin diote BIlboko itsasadarrean eta itsasoan larunbatean ontzi batetik salto eginda desagertu zen emakumea bilatzeari. Atzo egun guztiak aritu ziren salbamendu taldeak bila, baina arrastorik ez zuten aurkitu. Emakumea larunbatean desagertu zen, bi gizonekin batera H Sariahme Toglu Marokoko banderadun ontzitik salto egin ondoren. Beste bietako bat hilik atera zuten uretatik larunbatean bertan, eta bestea, bizirik; azken horrek jakinarazi zien salbamendu taldeei hiru izan zirela ontzitik salto egin zuten pertsonak.

Hiru pertsonak erreskatatzeko operazioa atzo goizaldean hasi zen. Bilboko kanpoko portuaren uretan dagoen Capella itsasontzitik gizonezko bat ikusi zuten igerian, salbamendu jaka jantzita zuela. Gizonezkoa erreskatatu egin zuten, eta hark adierazi zien salbamendu taldeei beste bi pertsona zeudela uretan, gizon bat eta emakume bat. Larunbatean goizeko zazpiak aldera, kanpoko badiaren uretan.

Galduta segitzen duen emakumea bilatzeko operazioan itsas salbamenduko ontziek, Gurutze Gorriko bi txalupak, Guardia Zibilaren beste ontzi batek eta helikoptero batek hartu zuten parte, eta gerora Ertzaintzaren helikoptero bat eta ontzi patruilari bat gehitu zitzaizkien. Gobernuaren Bizkaiko ordezkaritzak adierazi du Espainiako Poliziak ikerketa abiatu duela erreskatatutako pertsonen izenak eta jatorria jakiteko.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.