1976ko martxoaren 3ko gertaeraren 31. urteurrena dela-eta, larunbat honetan Gasteizen manifestazioa egingo dute, sindikatuek eta elkarteek deituta. Arratsaldean izango da manifetazioa, Zaramaga auzotik Andra Mari Zuriaren plazaraino. Eguerdian lore eskaintza egingo dute San Frantzisko elizaren ondoko oroitarrian.
Iaz Ertzaintza oldartu egin zitzaien, eta gaur manifestazioaren antolatzaileek esan dute joan den urteko irudirik ez dutela nahi berriro, eta aurten "bakean uzteko" eskatu diote Javier Balza Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko sailburuari.
1976ko martxoaren 3an Espainiako Poliziak Gasteizen San Frantzisko elizan lan arloko protestak zirela-eta batzartuta zeuden grebalariak tiroz atera eta bost langile hil zituen: Pedro Maria Ocio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Bienvenido Perea eta Jose Garcia Castillo. Garai hartan Espainiako Gobernazio ministroa Manuel Fraga Iribarne zen, egun PPko ohorezko presidentea eta Espainiako senataria alderdi beretik.
Eusko Jaurlaritzak gertaera hura ikertzeko batzordea sortuko du.
Larunbatean manifestazioa Gasteizen, 1976ko martxoaren 3ko biktimen alde
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu