euskal herria

Larunbatean zerbitzu publikoen alde kalera irteteko deia egin dute Iruñean

Nafarroako administrazio publikoko hamasei sindikatuk egin dute deialdia. Manifestazioa 18:00etan hasiko da. 

2013ko martxoaren 20a
15:11
Entzun

Deitzaileen artean daude Afapna, Anpe, APF, CCOO, CSIF, ELA, ESK, LAB, SAE, SATSE, SMN, Solidari, SPA, EILAS, UGT eta USO. Zerbitzu publikoen alde eta murrizketen aurka manifestaziora biltzeko deia egin dute gaur. Bosquecillotik hasi eta Gaztelu plazan amaituko da.

Sindikatuei babesa agertu diete hainbat gizarte talde eta alderdik; horien artean dira PSN, Aralar, Bildu, Ezker Batua, Batzarre, Geroa Bai eta EPK.

Cecilio Aperte CCOOko ordezkariak eta Isabel Artieda LABekoak hartu dute hitza gaurko agerraldian. Apertek nabarmendu du "krisi garai honetan ahaleginak zerbitzu publikoaren alde" egin behar direla eta herritarren eskubideei eutsi egin behar zaiela —bizi-baldintza egokiei, eta lan eta etxebizitza duin baten eskubideari—.

Aperteren arabera, "Nafarroan administrazio publikoan lan egiten duten langileen ehunekoa ez da iristen Europako Batasuneko batez bestekora".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.