Aske utzi zutela-eta Iñaki de Juana preso ohiari ongietorria emateko ekitaldia egin zen larunbatean Donostian. De Juanak ez zuen ekitaldian parte hartu, "zirku mediatiakoa saihesteko", baina gutun bat helarazi zien Alde Zaharreko Juan de Bilbao kalean bildutakoei.
Ekitaldi hori ikertzea erabaki du orain Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, eskutitz horren bidez De Juanak "terrorismoa goratu" duen, eta, oro har, ekitaldian deliturik izan zen argitzeko. Idatziaren edukiaz gain, nork irakurri zuen, ekitaldian nortzuk parte hartu zuten eta Askatasunak antolatu ote zuen argitzeko txostenak eskatu die Ruzek Ertzaintzari, Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari.
Larunbatean geratu zen aske De Juana 21 urte espetxean egin ondoren. ETAko kide izateagatik eta hainbat atentatutan parte hartzeagatik ezarritako zigorra osorik bete ondoren beste hirukoa ezarri zioten Gara-n argitaratutako bi artikulugatik. Hori bete ondoren utzi zuten libre larunbatean, baina, hala ere, biktimen elkarteak, PPko buruzagiak, Espainiako hainbat komunikabide eta Gobernuko hainbat ahots askatzearen kontra mintzatu dira.
Politika
Larunbateko gutunaren bidez De Juanak "terrorismoa goratu" ote duen ikertzen ari da Auzitegi Nazionala
Donostiako ongietorri ekitaldian bildu zirenei eskutitz bat helarazi zien preso ohiak, eta idatzi hori ikertzea erabaki du Pablo Ruz epaileak. Gutuna ez ezik, oro har ekitaldia ikertuko du: nork irakurri zuen, zeintzuk parte hartu zuten eta nork antolatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu