Kortxoenea gaztetxearen eraistea

Larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute Kortxoenekoek

"Argi utzi nahi dugu saldu nahi diguten Donostia gris eta iluna koloreztatzen jarraituko dugula”, adierazi dute Kortxoeneko gazteek. Atzoko hustea eta eraisketa guztiz legez kanpokoak izan zirela jakinarazi dute. Iluntzean manifestazio jendetsua egin zuten Donostian gaztetxearen eraistea salatzeko. [youtube]https://youtu.be/EMqxWOPURO0[/youtube]

Jone Amonarriz
2015eko azaroaren 4a
15:15
Entzun

Jai daukate halako proiektu bat lau horma birrinduz geldituko dutela uste badute”. Erantzun egingo dutela berretsi dute gaur goizean Kortxoeneko lagunek. Gaztetxearen aldamenean dagoen plaza txiki batean egin dute agerraldia, hainbat ertzainen begiradapean. Bart bizi izandakoa irmoki salatu eta larunbatean egingo duten manifestazioaren berri eman dute: “Argi utzi nahi dugu saldu nahi diguten Donostia gris eta iluna koloreztatzen jarraituko dugula”.

Atzoko hustea eta eraisketa guztiz legez kanpokoak izan zirela jakinarazi dute: “Eraikinaren jabeek bidalitako hamar mertzenariok atea bota, eta burdinazko barrak eskuetan zeramatzatela, oso modu bortitzean kaleratu zituzten barruan lotan zeuden lagunak”. Era berean, Ategorrieta etorbidean protesta gisa burutu zuten eserialdian Ertzaintzak izandako jarrera gaitzetsi dute gazteek. Lagun bati borrarekin zauri larriak eragin zizkiela nabarmendu dute, besteak beste.

Larunbatera bitarte egunero 17:00etan Katalunia plazan egingo dituzten batzar eta propaganda ekimenetan parte hartzeko deia egin dute, bai eta larunbatean, ordu berean, egingo den manifestaziora joateko deia ere —Bulebarretik abiatuko da—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.