"Elkartasunagatik, justiziagatik eta askatasun mezu partekatu batengatik" bat egin du CUPek datorren larunbatean Bilbon euskal presoen alde egingo duten manifestazioarekin.
David Fernandez CUPeko Kataluniako Parlamentuko bozeramaileak bideo baten bidez ohartarazi duenez, urteak dira Kataluniako gizartearen gehiengoak sakabanaketa politikoa amaitzeko eta gaixo dauden presoak askatzeko eskatzen duela, eta azaldu du horregatik CUP ere Bilboko kaleetan izango dela.
"Zuen askatasuna behar dugu" Joseba Sarrionandiaren hitzak gogora ekarriz amaitu du mezua Fernandezek.