Euskal Presoak

Larunbateko mobilizaziora joateko azken deia egin dute hainbat eragilek

Herrira mugimenduak urtarrilaren 12ko Herri Mobilizazio Orokorraren aurreko azken agerraldia egin du gaur goizean Bilboko udaletxe parean. Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira pankartaren atzean, hainbat gizarte eragile eta norbanako bildu dira, Herrirako kide eta mobilizazioaren sustatzaileekin batera.

2013ko urtarrilaren 10a
13:41
Entzun

Iratxe Urizarrek, Giza Eskubideen Behatokiko kideak, eta Txerra Bolinagak, Eleak mugimenduko bozeramaileak hartu dute hitza. Larunbateko mobilizazioan sektore, sentsibilitate, sinismen eta ideologia askotako herritarrak bilduko direla azpimarratu dute. Espetxe politikaren aldaketan aurrera urratsak eman, giza eskubide guztiak errespetatu eta konponbidea eta bakeari jendartean bultzada emateko.
“Siglen gainetik, pankarta honen atzean euskal jendarte osoak du lekua”, adierazi du Urizarrek. Frantzia eta Espainiako Gobernuek mantentzen duten itxikeria eta blokeoarekin amaitzeko, “herritarren aktibazioa” eta “mobilizazioa” ezinbestekoak direla nabarmendu du. “Ziur gaude larunbatean Bilboko kaleetan argi geratuko dela euskal jendartearen gehiengo handi batek sakabanaketaren amaiera, 197/2006 doktrina bertan behera geratzea eta gaixo dauden presoen askatasuna aldarrikatzen duela”.
Goizetik, Bilboko Areatzan zein Alde Zaharrean, egitarau oparoa izango dela gogorarazi dute, eta baita herriz herri autobusak antolatu direla. Hartara, mobilizaziora antolatutako autobusetan etortzeko, edota garraio publikoa erabiltzeko gomendioa egin diete herritarrei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.