euskal presoak

Larunbaterako 218 mobilizazio daude deituta giza eskubideen, irtenbidearen eta bakearen alde

Deialdiak hainbat eragile, talde, elkarte, alderdi, sindikatu eta norbanakoren babesa jaso du.

2013ko maiatzaren 16a
15:14
Entzun

Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira leloarekin, larunbatean 218 mobilizazio egingo dira Herrira-k deituta. Euskal Herrian ez ezik, kanpoan ere deitu dituzte herritarrak mobilizatzera, eta guztiekin mapa interaktiboa egin dute.

Deialdiak hainbat eragile, talde, elkarte, alderdi, sindikatu eta norbanakoren babesa jaso du azken egunetan. "Bide horretan, herriz herri antolatutako mobilizazio eta harreman dinamikak azpimarratu behar ditugu. Azken egunetan, hainbat izan dira #M18Plazara ekinbidea indartzeko egindako agerraldi eta ekitaldiak", nabarmendu du Herrira-k.

Mapa interaktiboa:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.