Gaur 25 bahitu zituzten Baionan Joxean Lasa eta Joxi Zabala, etakideak zirelakoan. GAL Espainiako erakundearen lehen ekintza izan zen, eta Enrique Rodriguez Galindo Guardia Zibileko jeneralari bi haiek torturatu eta erailtzeagatik 75 urteko kartzela zigorra jarri zioten.
Galindok, ordea, bost urte baino ez ditu pasatu espetxean. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegiak hartu zuen hura kartzelatik ateratzeko erabakia, 2005eko urtarrilean, "osasun arazoak" direla-eta.
Gertaera harengatik inor ez dago kartzelan. Espainiako Auzitegi Nazionanalak 2000n denera 365 urteko espetxe zigorra jarri zien Galindo, Julen Elgorriaga, Angel Vaquero, Felipe Bayo Leal eta Enrique Doradori. Esaterako, Elgorriaga bahiketaren garaian Espainiako Gobernuaren ordezkaria zen Gipuzkoan, auzitegiak 75 urteko kartzela zigorra jarri zion, baina hark 21 hilabete besterik ez zituen egin barruan.
Lasa eta Zabalaren gorpuak 1985ean aurkitu zituzten Busoten (Alacant, Herrialde Katalanak), lurperatuta, eta hilerrira eraman zituzten, hilketa harekin lotu gabe aurkikuntza. 1995ean hartu zuen ikerketak beste norabide bat, hamar urte aurreko aurkikuntza hura 1983ko gertaerarekin lotuta.
Politika
Lasa eta Zabala, 25 urte
Galindo Guardia Zibileko jeneralari 75 urteko kartzela zigorra jarri zioten bi haiek torturatu eta erailtzeagatik, baina bost baino ez zituen pasatu. Zigorturiko inor ez dago preso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu