Lasa: "Ez dugu inpunitate aro bat zabaltzea onartuko"

Hunkituta egin du Biktimen Bulegoko zuzendariak ETAren erabakiaren balorazioa, "oroitzapenarekin eta emozioarekin".

2011ko urriaren 21a
18:38
Entzun

Maixabel Lasa Eusko Jaurlaritzako Biktimen Bulegoko zuzendariak gaur goizean egin du ETAren erabakiaren balorazioa, eta esan du biktimek ez dutela onartuko "inpunitate aro bat" zabaltzea. "Ondo baino hobeto ulertzen ditut terrorismoaren kolpea jasan duten pertsona askoren urduritasun, kezka eta sinestezintasuna. Gogoa estututa izango dute".

Biziki hunkituta hitz egin du Lasa, "oroitzapenarekin eta emozioarekin", eta ETAk hildako hainbaten izenak ekarri ditu gogora: "Gogoan zaituztegu", esan du. "Ez dugu ahazten Euskal Herriaren izenean hil dutela", adierazi du, eta etorkizun on baterako eskubidea irabazi dela azpimarratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.