Lasa Mitxelenak eta Enbeitak adierazi dute KASek eta ETAk ez zutela harreman zuzenik, eta ziurtatu dute erakunde armatuak ez diela ezker abertzaleko beste taldeei bere irizpideak ezartzen eta ez duela haien jardunean esku hartzen. Ildo horretatik, Euskal Presoen Kolektiboak eta ETAk ez dutela lotura zuzenik nabarmendu du Lasa Mitxelenak, eta talde horretan ETAkoak ez diren presoak ere badirela azpimarratu du; hots, erakunde autonomoa dela.
Angela Murillo epaimahaiburuak hainbatetan eten du Lasa Mitxelenaren deklarazioa, "mitin politikorik" ez zuela entzun nahi ohartaraziz.
'18/98 auziko' epaiketa
Lasa Mitxelenak eta Enbeitak ukatu egin dute ETAk beste erakunde eta taldeen gainean eraginik zuela
Juan Lorenzo Lasa Mitxelena eta Joseba Enbeita ETAko presoek lekuko gisa deklaratu dute gaur =i 18/98 auziko=i epaiketan; biek ala biek ukatu egin dute erakunde armatu horrek ezker abertzaleko beste talde eta erakundeen jardunean esku hartzen zuela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu