“Oso balorazio positiboa egiten dugu. Oso pozik gaude, ” zioen Ixabel Alkainek, Jaizkibel konpainiako kapitainak, alardearen amaieran. Izan ere, ibilbidean zehar ez da aparteko arazorik izan eta Ixabel Alkainek azaldu duenez, “guretzat salto handia da, San Pedro kaletik ia txisturik eta irainik entzun gabe igarotzea. Horregatik, aurrera jarraituko dugu inoiz baino indar gehiagorekin.”
Alarde mistoak ordea, oraindik trabak ditu berdintasunean oinarritutako alarde bat antolatzeko. Iñigo Lamarka EAEko arartekoa Hondarribin izan da, eta esan duenez, bere egitekoa da emakumeen berdintasun eskubidea defenditzea eta Hondarribiko udalari berdintasun eskubide hori gogoraraztea.
Arartekoaz gain, Txaro Arteaga, Emakundeko zuzendaria ere Hondarribin izan da eta “jarrera batzuetan aldaketa pittin bat” nabaritzen dela zehaztu du Arteagak. Dena den, alarde misota aparte ateratzea eskubide baten urraketa dela eta Udalak ez duela hori ikusten gaineratu du Emakundeko zuzendariak.
hondarribiko alardea
Lasaitasuna nagusi izan da Hondarribiko alardean
Goizeko 11:00etan abiatu da alarde mistoa. =iEmakumeak Alardean, Alarde publikoa=i lelopean joan da Jaizkibel konpainia Hondarribiko kaleetatik eta ez da aparteko arazorik sortu. Ertzaintzak babestu du une guztietan konpainia. Ibilbideko kalerik gatazkatsuenean, San Pedro kalean, “ia txistu eta irainik gabe” igaro dutela adierazi du Ixabel Alkainek, Jaizkibel konpainiako kapitainak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu