Animaliak

Lasarte-Oriako poneyaren jabearen bila dabiltza oraindik

Udalak zazpi eguneko epea jarri dio jabeari animaliaren bila joateko.

jarraia164984.jpg
2019ko apirilaren 10a
10:53
Entzun

Zaldi txiki edo poney bat aurkitu dute Lasarte-Orian. Udalak oharra zabaldu du: haren jabea zazpi eguneko epean agertuko ez balitz, adopzioan emango lukete animalia.

Abereak ez du inolako identifikaziorik, eta, haren jabea aurkitzeko asmoz, oharra bidali du Udalak komunikabideetara. Oharra zabaldu eta gutxira, animaliaren jabea agertu zela jakinarazi zuen atzo udalak. Baina gaur goizean ukatu egin dute halakorik, eta berriz ere zazpi eguneko epea zabaldu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.