Sexu eraso bat egitea leporatuta, gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Lasarte-Orian (Gipuzkoa). Karguekin aske utzi dute behin epailearen aurretik igaro ostean.
Hilaren hasieran EH Bilduk jakinarazi zuenez, emakume bati sexu erasoa egin zioten Lasarte-Orian bertan. Andrazkoa etxera itzultzen ari zela izan zen; erasotzaileari aurre egin eta ihes egitea lortu zuen. Koalizioak nabarmendu zuen "eraso kate amaigabea" jasaten ari direla andreak eta neurri gehiago behar direla.