Lasarteko hilketako arma Oria ibaian topatu du Ertzaintzak
LASARTE-ORIA. Iragan larunbatean Lasarte-Orian (Gipuzkoa) gertatutako hilketan ustez erabilitako arma Oria ibaian topatu zuen atzo Ertzaintzak. Igandean atxilotu zituzten Jose Antonio Telleriaren morroia eta iloba; morroia aske utzi zuten herenegun kargurik gabe, baina preso jarraitzen du ilobak. Gaur deklaratuko du epailearen aurrean. Herenegun egin zuten hileta elizkizuna Lasarte-Orian, eta Idiazabalen lurperatu zuten Telleria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu