erasoa

Lasarteko Xirimiri elkarteari eraso egin diote bere 13. urteurrenean

Gaur goizaldean ezezagun batzuk sartu dira Xirimiri elkartean, eta lapurreta eta txikizioak egin dituzte bertan, elkarteko zuzendaritza batzordeko kideek 'BERRIA'-ri adierazi diotenez. 3.000 euro lapurtzeaz gain, 13.000 euroko txikizioak egin dituzte. Larrialdietako atetik sartu, eta Lasarte-Oriako ezker abertzaleko elkarteek erabiltzen dituzten gela guztietako ateak puskatu, eta haietan ziren tresna eta materialetan hainbat txikizio egin dituzte.

2005eko maiatzaren 28a
15:03
Entzun
Xirimiri elkartearen 13. urteurrenaren ospakizun ekitaldiak egingo dituzte Lasarte-Orian, eta elkarteko arduradunek uste dute horrekin zerikusia izan dezakeela erasoak. “Egin duenak egin duela ere, beldurtzea eta espioitza egitea zuen asmoa”, esan du Xabier Oroz elkarteko zuzendaritzako kideak.

Lasarte-Oriako Udaltzaingoan salaketa jarri dute goizean, eta kalteen lehen balorazioa egin dute. Guztira, 3.000 euro lapurtu dituzte, eta 12.000 euroko kalteak eragin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.