Heriotza

Lasarten bere etxean gorpu agertutako gizona labankadaka hil zutela dio Ertzaintzak

Larunbat gauean aurkitu zuten hilotza, etxebizitzan sute bat izan ondoren. Hala ere, 60 urteko Benito Mujika ez zela sutearen ondorioz hil agertu du Ertzaintzak, baizik eta labanaz egindako zauriengatik. Hildakoa oso ezaguna zen eskubaloi munduan, Euskadiko hautatzaile izan baitzen oinarrizko mailetan.

2008ko abuztuaren 18a
12:34
Entzun
Benito Mujika Illarramendi labankada hil zutela uste du Ertzaintzak, hainbat ikerketa eta autopsia egin ondoren. 60 urteko gizonezkoaren gorpua larunbat gauean, hamaika eta erdiak inguruan aurkitu zuten, bere etxean, Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) Urdaburu plazan. Bizilagun batek sutea piztu zela ohartarazi ondoren joan ziren suhiltzaileak etxera, eta 60 urteko gizonezkoa hilda aurkitu zuten.

Hasiera batean, sutearen ondorioz hil zela pentsatu bazuten ere, gero ikerketak eta autopsia egitean gorpuak labanarekin egindako zauriak zituela ikusi zuen Ertzaintzak, eta, gainera, zauri horiengatik hil zela ondorioztatu dute. Suizidioaren hipotesia baztertu egin dute Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, eta norbaitek hil zuela uste dute. Hain zuzen ere, hiltzailearen bila dabil Ertzaintzak.

Mujika oso ezaguna zen oinarrizko kirol munduan, eskubaloian. Oinarrizko mailetako Euskadiko eskubaloi hautatzailea izan zen. Hiletak gaur arratsaldeko sei eta erdietan egingo dira, Lasarteko San Pedro elizan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.