Jean Jacques Lasserre Hautetsien Kontseiluko presidenteari egindako elkarrizketa argitaratuko du BERRIAk bihar, papereko egunkarian. Garapen Kontseiluak eta Hautetsien kontseiluak aspaldi ekin zioten instituzioari buruzko gogoetari, eta, azkenerako, Lurralde Elkargoaren proposamena atera da nagusi. Gai horren inguruan hitz egin du Lasserrek BERRIArekin. Ona hemen elkarrizketaren aurrerapena:
- "Baionako bilkura baino lehen kontra edo uzkur zeuden zenbait hautetsik, horien artean diputatuak, haien jarrera aldatu dute, lurralde elkargoaren eskaria berenganatuz".
- "Bortizkeriarik gabeko egoera batean ez dago aitzakiarik edozein gai eztabaidatzeko, guztiak eztabaidatzen dira demokratikoki. Urteetan, bortizkeria traba izan da hainbat gaitan sakontzeko, baita Euskal Herriak behar duen gobernantza motan sakontzeko ere".
- "Orain, pilota Parisen esku dago, diputatu eta senatarien esku, gobernuaren esku".
- "Bi urteko gogoetaren emaitza da Lurralde Elkargoaren proposamena. Adostasuna lortu dugu bertan, baina oraindik azken erabakia falta da, eskumenak zehaztea, aurrekontuak finkatzea, baliabideak...".