konponbideari begira

Latinoamerikako hamabi presidente ohik babesa azaldu diote Aieteko Adierazpenari

Gaur bete dira bi urte Donostian Nazioarteko Bake Konferentzia egin zutela. Txile, Ekuador, Bolivia, Guatemala, Costa Rica, Paraguai, Uruguai eta Kolonbiako presidente ohiak daude sinatzaileen artean.

Mexikoko topaketan parte hartu duten hizlariak. BERRIA
2013ko urriaren 17a
21:49
Entzun

Aieteko Adierazpenak bi urte beteko dituen egun berean aldarri haren lekukoa hartu dute Latinoamerikako gizarte eragileek eta hainbat agintari ohik. Mexiko Hiriko Museoan batu dira gaur, Euskal Herriarentzako Pakearen aldeko Kontinenteko Topaketa deitu duten ekitaldian. Guztira, Hego eta Ertamerikako hamabi presidente ohik bat egin dute Aieteko Adierazpenarekin. Euskal Herrian 18:00ak direnean hasi da topaketa, eta zuzenean eskaini du Lokarrik. Bihar agerraldi bat egingo dute, jardunaldiaren inguruko balorazio bat egiteko.

Topaketarako egin duten deian esaten dutenez, Aieten marrazturiko bide orriak "gaurkotasun osoa du oraindik", eta han zehaztu ziren neurriak gauzatuz lortuko da Euskal Herrian "bake justu eta egonkorra" indartzea. Jakinmin handia sortu du, batez ere Espainiako hedabideen artean, zeintzuk izan diren Aieteko Adierazpena sinatu eta bihar Mexiko Hirian izango diren presidente-ohiak. Efe agentziak atzo aurreratu zuenez, Rodrigo Borja Ekuadorko agintari izan zena ekitaldian izango dela baieztatu dio, eta Guatemalako presidente ohi biren izenak aipatu ditu, Alvaro Colom eta Vinicio Cerezo, baina Mexikon izango diren, edo ez, zehaztu gabe.

Ondokoak dira Aieteko adierazpenaren alde sinatu dutenak:

- Ricardo Lagos: Txileko presidente ohia (2000-2006).

- Vinicio Cerezo: Guatemalako presidente ohia (1986-1991).

- Alvaro Colom: Guatemalako presidente ohia (2008-20012).

- Rodrigo Borja: Ecuadorreko presidente ohia (1988-1992).

- Jaime Paz Zamora: Boliviako presidente ohia (1989-1993).

- Fernando Lugo: Paraguaiko presidente ohia (2008-2012).

- Juan Carlos Wasmosy: Paraguaiko presidente ohia (1993-1998).

- Julio Maria Sanguinetti: Uruguaiko presidente ohia (1985-1990 / 1995-2000).

- Belisario Betancur: Kolonbiako presidente ohia (1982-1986).

- Cesar Gabiria: Kolonbiako presidente ohia (1990-1994).

- Carlos Mesa: Boliviako presidente ohia (2003-2005).

- Oscar Arias: Costa Ricako presidente ohia (1986-1990 / 2006-2010; Bake Nobel saria).

- Lucia Topolansky: Uruguaiko senataria.

- Luis Osvaldo María Aguirre: Txileko ministro ohia (1994-1996).

- Padre Miguel d'Escoto: Nikaraguako Atzerri ministro ohia (1979-1990).

- Jorge A. Tapia Valdes: Txileko ministro ohia (1972-1973).

- Adolfo Perez Esquivel: Argentina (Bakel Nobe Saria).

- Federico Mayor Zaragoza: UNESCOko zuzendari orokorra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.