GIZARTEA

Lau adingaberi ablazioa egin dieten ikertzen ari da EAEko fiskala

Ahizpak dira laurak, eta adingabeen fiskalak neurriak hartu ditu haiek babesteko.

2015eko abuztuaren 21a
16:35
Entzun

Malira, gurasoen sorterrira oporretan joanda erauzi zizkieten genitalak Arabako lau neskei 2013an. Urtebete geroago, eman zion ablazioaren berri gizarte langile bati 14 urteko neskak, ahizpetatik zaharrenak, eta adierazi zion susmoa zuela ahizpei ere genitalak ebaki zizkietela; forentseek hala izan zela egiaztatu zuten. Aitona-amonek egin zieten ablazioa, salaketaren arabera.

Juan Kalparsoro Araba, Bizkai eta Gipuzkoako fiskal nagusiak adierazi du auzia ikertzen ari dela, eta jakinarazi lau neskatoentzako babes neurriak hartu dituela adingabeen fiskalak. Ablazioa atzerrian egin zietenez, ikerketak "zailtasun objektiboak" izango dituela ohartarazi du Kalparsorok.

Halaber, gogorarazi du urteotan beste kasu batzuk antzeman dituztela eta jada protokolo bat ezarria dagoela. Osakidetzak, aldundietako gizarte zerbitzuek eta zerbitzu juridikoek hartzen dute parte protokolo horretan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.