Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur eman du operazio horren berri, baina astelehenean atxilotu zituzten hiru lagun eta asteartean laugarrena. Lauak espetxean sartzeko agindua eman zuen atzo epaileak.
Hain zuzen ere, uztailean hasitako ikerketa baten ondorio izan dela sarekada agertu dute: Bizkaian droga kantitate handiak zabaltzen zituen sare bat zegoela ohartu ziren. Ikerketaren arabera, Espainiako hainbat tokitan erosten zuten droga, gero Bizkaian -batik bat, Bilbo Handian eta Enkarterrietan-saltzeko. Taldea oso hierarkizatua zela ikusi zuten, eta buruzagi nagusia Euskal Herritik kanpo bizi zela.
Hilabetetan zaintza lanak egin ondoren, astelehenean 28 urteko F.P.C., 33 urteko JA.L.B., eta 35 urteko D.G.A. atxilotu zituzten Bilbon. Biharamonean, berriz, 26 urteko A.A. Era berean, lau lagun horien etxeak miatu zituen Ertzaintzak, eta sei kilo kokaina, 11.000 euro, eta droga manipulatzeko balantzak eta beste tresna batzuk atzeman zizkieten.
Gizartea
Lau atxilotu Bilbon droga trafikoa egotzita
Ertzaintzaren arabera, Bizkaian kokaina droga kantitate handiak zabaltzen zituen sarea osatzen zuten. 6 kilo kokaina atzeman bide dizkiete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu