Lau autok elkar jo, eta gizon bat hil da A-8an, Zornotzan

2011ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
ZORNOTZA. 35 urteko gizon bat hil zen herenegun auto istripuz A-8 autobidean, Zornotza parean (Bizkaia). Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera, 21:10 inguruan izan zen errepide ezbeharra, Donostiarako bidean. Lau autok elkar jo, eta ibilgailuetako bateko gidaria han bertan hil zen. Gainera, beste bi lagun zauritu egin ziren. Zaurituak artatu, eta ibilgailuakbidetik kendu arte, errepidea itxita geratu zen. Ertzaintza istripua zerk eragin zuen ikertzen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.