euskal herria

Lau edukiontzi eta bi auto kiskali dira gaur goizaldean Sestaon

Goizeko seiak baino pixka bat lehenago gertatu da, Aizpuru kalean. Herrizaingo Saila sua nahita sortu ote den ikertzen ari da.

2011ko abuztuaren 20a
17:19
Entzun

Lau edukiontzi eta bi auto kiskali dira gaur goizaldean Sestaon, Aizpuru kalean (Bizkaia).

Goizeko seiak baino pixka bat lehenago gertatu da; sutea edukiontzietako batean hasi da, eta hortik besteetara eta inguruan aparkatuta zeuden bi autotara zabaldu da.

Herrizaingo Sailak azaldu duenez, lau edukiontziak eta bi autoak erabat suntsituta geratu dira. Gertatutakoa ikertzen ari dira, eta, Herrizaingo Sailaren arabera, baliteke sutea nahita sortu izana.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.