Lau egoiliar hil dira azken bi egunetan Bizkaian

Udako agerraldiak hasi zirenetik 21 egoiliar zendu dira herrialde horretan.

Bisitak egiteko karpak zhaaretxe batean, artxiboko irudian. IñIGO URIZ/FOKU
2020ko irailaren 3a
13:20
Entzun

Azken bi asteak beltzak izaten ari dira Bizkaiko zahar etxeetan. Abuztuan gaitza berriro ere hedatzen hasi zen herrialdeko zahar etxeetan, eta azken asteetan ondoriorik latzenak eragin ditu. Azken bi egunetan lau egoiliar zendu dira COVID-19aren eraginez, eta uda hasi zenetik 21 izan dira. Bizkaia ez da, ordea, heriotzak eragin dituen herrialde bakarra. Atzo jakinarazi zuten tokiko Foru Aldundiek bi egoiliar hil zirela Araban eta Gipuzkoan. Denera, zahar etxeetako bi adineko zendu dira Araban, eta hiru Gipuzkoan.

Bizkaiko egoiliarren artean ez da beste positiborik izan azken orduetan, baina bi pertsona ospitaleratu behar izan dituzte: 104 positibo daude, eta beste 19 ospitaleraturik. Langileen artean, 94 daude kutsaturik eta beste 89 bakarturik, prebentzio moduan.

Hernanin 29 kasu

Hernaniko (Gipuzkoa) zahar etxean agerraldi bortitz bat izan da azken egunetan. Astelehenean, positibo eman zuen bertako egoiliar batek, eta PCR probak egin zizkieten langile eta egoiliar guztiei. Testen emaitzek beste 28 kasu azaleratu dituzte bertan bizi diren pertsonen eta langileen artean. Baliteke datozen orduetan kasu gehiago ere izatea, emaitzak falta baitira jakiteko oraindik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.