Ertzaintzak 20 urteko gizonezkoa (R.Z.) atzeman zuen atzo goizean Barakaldon (Bizkaia), bikotekide ohia ustez jo egin zuelako. Ertzainen arabera, emakumeari iletik heldu eta ostikoa jo zion Foruen Pasabidean.
Asteazkenean ere atxilotu zuten gizonezko hura, Bilbon, arrazoi bera leporatuta. Bikotekide ohiaren etxera sartu zen giltzen kopiak zituela-eta, eta ustez jo egin zuelako atzeman zuten. Urruntze agindua jarri zioten ondoren, baina urratu egin zuen.
Emakumeen kontrako indarkeria
Lau egunen buruan bigarren aldiz atxilotu dute gizonezko bat, bikotekide ohia jotzea leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu