Euskal Filologia, Alemaniarra, Hispanikoa eta Klasikoa ikasketak gradu bakarrean biltzeko proposamena aurkeztu zuen atzo Fernando Garcia Murga dekanoak EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko Batzordean. «Ikasketa horiek eskaintzen jarraitzeko dugun bide bakarra da», adierazi zuen herenegun Garcia Murgak. Batzordeak proposamena onartu zuen, eta orain Errektoretzak eta EHUko Gobernu Kontseiluak onartu beharko dute.
Bolognako prozesua dela eta, filologiako ikasketekin zer gertatuko zen zalantza zegoen. Desagertzeko arriskua ere bazegoen, eta ikasle eta irakasleen protestak eragin zuen horrek. Titulazio guztiak Bolognara egokitzeko, EHUk eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurrien arabera, filologiek ikasle kopuru txikiegia zuten. Bateratuta, gradu bakarrean lau espezialitate izango lirateke. Hainbat irakasle mesfidati agertu dira, bat-egiteak ez duelakoan bermatuko koherentzia akademikoa.
Lau filologiak bateratzea onartu du Letren Fakultateko Batzordeak
Fernando Garcia Murga dekanoaren arabera, ikasketa horiek eskaintzen jarraitu ahal izateko bide bakarra da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu