Lille inguruan izan dira bart istilurik larrienak; hain justu, han erre dituzte arestian aipatutako bost eskolak. Horrez gain, Lyonen, Marsellan... hiri askotan izan dira liskar larriak. Polizia iturrien arabera, erreboltariek perdigoi tiroak jaurti dizkiete bart ere zenbait lekutan poliziei, baina inor ez dute zauritu.
Dominique de Villepin Frantziako lehen ministroak atzo iragarri bezala, prefetei etxeratze-deia agintzeko eskumena ematen dien dekretua onartu du gaur goizean Frantziako Gobernuak, eta bihartik aurrera hartaz baliatzeko aukera izango dute. Horrez gain, Poliziaren erreserban zeuden 1.500 kide lanera itzularaziko dituzte, eta hartara, 9.500 polizia ibiliko dira istilu sortzaileen aurka.
Liskarrak
Lau gazte atxilotu dituzte Baionan bart gaueko istiluengatik
Baionako Zup auzora iritsi dira bart duela hamabi egunetik Frantziako Estatu osora zabaltzen ari diren liskarrak. Zehazki, autobus bat eta bi auto erre, eta zenbait saltokitako beirak hautsi dituzte. Frantziako Poliziak lau gazte atxilotu ditu liskar horietan parte harzea egotzita, bat adingabea. Gainerakoan, liskar handiak errepikatu dira berriro Frantziako hainbat gunetan: guztira, 1.173 ibillgailu eta hamar bat eraikin (tartean bost eskola) erre dituzte bart, eta 330 bat lagun atxilotu ditu Poliziak. Testuinguru horretan, prefetei etxeratze-deia agintzeko aukera ematen dien dekretua onartu du gaur goizean Frantziako Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu