Atxiloketak

Lau gazte atxilotu dituzte Donibane Lohizunen pintaketak egitea egotzita

2008ko abuztuaren 12a
16:05
Entzun
Askatasunak salatu duenez, Frantziako Poliziak lau gazte atxilotu ditu bart gauerdian Donibane Lohizunen (Lapurdi), pintaketak egitea leporatuta. Atxilotuetako bat adingabekoa da. Atxilotu zituztenetik senideek eta abokatuek ez dute haien berririk.

Askatasunaren iduriko, "Frantziako Estatuak mugimendu independentistaren aurka daraman errepresio politikan kapitulu berria" dira atxiloketa horiek. Hori dela eta, 19:00etan elkarretaratzea egingo dute Donibane Lohizunen atxiloketak salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.