SEXU ERASOAK

Lau gizon 14 urteko kartzela zigorrarekin zigortu dituzte Irunen emakume bat bortxatzeagatik

Lauek gertatutako onartu dute Donostian egin den epaiketan, eta zigor horrekin ados agertu dira.

2010eko azaroaren 2a
14:31
Entzun
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak 14 urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri die lau gizonei, 2008ko ekainaren 26an Irunen gertatu zen sexu eraso bategatik. Lauek ere gertatutakoa onartu egin dute, eta fiskaltzak eskatu zuen zigorrarekin ados agertu dira. Espetxe zigorraz gain, ezingo dute biktimarengana gerturatu ezta komunikatu ere, eta 50.000 euro ordaindu beharko dizkiote. Horietako bik gainera sei egunez lokalizatuta egon beharko dute, bortxaketari tratu txarren zigorra ere gehitu zaielako. Bortxaketaren ondorioz, emakumeak hainbat zauri eta kolpe izan zituen aurpegian, besoetan, hanketan eta bizkarrean.

Errumaniar jatorrikoak dira lauak, eta epaiak dioenez, eta eurek onartutakoaren arabera, indarrez eraman zuten 2008ko gau horretan Irungo baratza inguru batzuetara, eta arropa indarrez kendu ondoren bortxatu egin zuten. Aurretik eta bitartean, gainera, kolpatu egin zuten hainbat aldiz. Beldurrez salaketarik ez zuela jarriko esan zien arren, horietako bik kolpatzen jarraitu zuten, Irungo udaltzain batek mototik laguntza eske ari zela ikusi zuen arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.