Ertzaintzak azkeneko 24 orduetan lau gizonezko atzeman ditu Bilbon, Etxebarrin eta Lasarte-Orian, genero indarkeria leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez.
Bilbon 21 urteko mutil bat atxilotu du, bikotekideari heriotza mehatxuak egin dizkiolakoan. 73 urteko gizon bat ere atzeman du Bilbon, gauza bera egotzita.
Etxebarrin 37 urteko gizona atxilotu du Ertzaintzak, emaztea jo duela leporatuta. Lasarte-Orian, berriz, 42 urtekoa, akusazio beragatik.