Ertzaintzak lau gizonezko atxilotu zituen atzo Getxon, Bilbon eta Donostian, euren bikotekideen kontrako indarkeria egotzita, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.
Getxon goizaldean atzeman zuten, kalean. 46 urteko gizonezko batek ustez kolpeak eman zizkion bikotekideari bi masailalboetan eta begien ondoan.
Bilbon ere goizaldean atxilotu zuten, bere etxean. Emakume batek zioen senarrak etxean mehatxatu eta jo egin zuela, eta hura ez zela izan lehen erasoa.
Donostian bi gizon atzeman zituzten. Aurrena —26 urtekoa—, arratsaldean, Matia kaleko taberna batean, bikotekideari ukalbilkada eman ziolakoan. Gauean atxilotu zuten bestea, Amezketa kalean, bikotekideari zenbait ukabilkada ematea leporatuta.