Emakumeen aurkako indarkeria

Lau gizonezko atxilotu dituzte azken orduetan genero indarkeria leporatuta

Abadiñon (Bizkaia) 27 urteko gizonezko bat atzeman dute ustez bere bikoteari sexu erasoak egin eta tratu txarrak emateagatik. Gainontzeko atxiloketak Arrasaten (Gipuzkoa) eta Donostian izan dira.

2009ko urtarrilaren 30a
12:12
Entzun
Ertzaintzak gauerdian 27 urteko gizonezko bat atxilotu du Abadiñon (Bizkaia), bere bikotekideari sexu erasoak egin eta tratu txarrak ematea egotzita.

Erasotuaren arabera, pasa den asteartean eta asteazkenean bere bikoteak tratu txarrak eman zizkion eta, ondoren, sexu erasoa ere egin zion euren etxebizitzan.

Salaketa jarri ostean, Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu egin du.

Abadiñokoa ez da izan azken orduetako emakumeen aurkako indarkeriaren kasu bakarra. Izan ere, Arrasaten (Gipuzkoa) eta Donostian 25 eta 43 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo arratsaldean euren bikote ohiengandik zuten urruntze agindua ustez urratzeagatik.

Donostian ere 64 urteko gizonezkoa atxilotu zuen Udaltzaingoak bere emazte ohiari ustez eraso eta mehatxu egiteagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.