Lau gizonezko atxilotu dituzte Azkoitian kobrezko kablea lapurtzea egotzita

2008ko otsailaren 25a
12:31
Entzun
Ertzaintzak 18 eta 28 urte bitarteko lau gizonezko atxilotu zituen atzo Azkoitian (Gipuzkoa), kobrezko kablea ebatsi izana leporatuta.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, atzo goizaldeko 05:30 aldera dei bat jaso zuen Ertzaintzak, Azkarateko mendateko errepide zaharraren inguruan sua zegoela esanez. Hara joan zirenean, lau gizonezko horiek aurkitu zituzten, kobrezko kablea erretzen. Han ondoan zuten auto batean beste 50 kilo kable atzeman zituzten.

Kobrea abendu hasieran Zumaian (Gipuzkoa) lapurtutakoa dela uste du Ertzaintzak. Lau gizonezkoak atxilotu egin zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.