Emakumeen kontrako indarkeria

Lau gizonezko atxilotu dituzte, bikotekideak jo dituztelakoan

Bilbon hiru atxiloketa egin dituzte eta Gasteizen bat.

2007ko maiatzaren 7a
15:30
Entzun
Bilboko udaltzainek hiru gizonezko atxilotu dituzte asteburuan. Atxiloketa bat Santutxu auzoan egin zuten, larunbatean. 41 urteko gizonezkoak (C.M.) bere emazteari ustez iletik heldu zion eta hormaren kontra bota zuen. Emakumezkoa ospitalera eraman behar izan zuten.

Deustuan, Ramon y Cajal kalean, beste gizonezko bat atzeman zuten udaltzainek, igande goizean. 35 urteko gizonezkoak (M.L.C.) bere emazteari ustez hainbat zaplasteko eta ostiko eman zizkion, eta lurrera bota zuen. Emakumezko hura ere ospitalera eraman behar izan zuten.

Bruno Mauricio Zabala kaleko pentsio batean ustez bikotekidea kolpatzeagatik atxilotu zuten udaltzainek beste gizonezkoa (25 urte, A.B.), atzo gauean.

Gasteizko udaltzainek, berriz, 27 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizean, bikotekidea jo egin zuelakoan. Emakumeak ez zuen salaketarik sartu, "eztabaidatu baino ez" zutela egin esaten zuelako.

Jesus Guridi kalean izan zen gertaera, goizeko hiru eta erdiak aldera. Udaltzainek telefono dei bat jaso zuten, gizonezko bat emakume bat kalean jotzen ari zela abisua emanez. Udaltzainak hara azaldu zirenean, identifikatzeko eskatu zioten. Gizonezkoak, udaltzainen arabera, poliziak iraindu egin zituen eta haietako bati ostikoa jo zion. Atxilotzea lortu zuten, baina emakumezkoa hori eragozten saiatu zen; "udaltzain bati lepotik heldu zion", esan du Gasteizko Udaltzaingoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.