Emakumeen aurkako indarkeria

Lau gizonezko atxilotu dituzte Bilbon, Ablitas, Noain eta Sarrigurenen, emakumeen kontrako indarkeriagatik

2008ko martxoaren 26a
14:10
Entzun
Ertzaintzak 29 urteko gizonezko bat -M.V.T.- atxilotu zuen astelehen goizean Bilbon, bere bikotekidea jo zuelakoan. Easo kaleko etxebizitza batean izan zen gertaera eta, ertzainek diotenez, emakumearen adin gabeko bi umeen aurrean jo zuen. Biktimak esan du ez dela lehen aldia izan.

Nafarroan foruzainek, berriz, hiru gizonezko atxilotu ditu azkeneko astean, emakumeen kontrako indarkeria dela-eta.

Ablitasen foruzainek etxe batera joateko abisua jaso zuten, eta 57 urteko donostiar bat atzeman zuten, bere bikotekideari ustez lepotik heldu eta muturrekoa eman ziolako.

Noainen bertako bizilagun bat atxilotu zuten, 44 urtekoa, emazteari sudurrean kolpea eman ziolakoan.



Sarrigurenen, berriz, 44 urteko iruñearra atzeman zuten, bere emazte ohiak salaketa sartu ondotik. Emakumeak zioenez, gizonezkoak tratu txarrak eragiteagatik epaileak jarritako urruntze agindua hautsi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.