Bilboko udaltzainek lau gizonezko atxilotu dituzte asteburuan, emakumeen kontrako indarkeria egotzita. Aurrena ostiralean atzeman zuten, Santutxu auzoko etxe batean, bikotekidea jo zuelako ustez eta hatz batean zauria eragiteagatik. D.S. da atxilotu zutena.
Larunbatean 21 urteko gizonezkoa atzeman zuten, Cantalojas kalean, neska-lagunari zaplastada eman ziolakoan.
Atzo, berriz, bi atzeman zituen. Bat, Belostikalen. Emakume batek laguntza eskatu zuen etxe bateko leihotik, bikotekideak jo egingo zuela mehatxu egin ziolako. Udaltzainek esan dute azkenean ez zuela jo. Gaueko hamaikak aldera Fika kalean atxilotu zuten laugarren gizonezkoa. Udaltzainen arabera, bultza egin zion emazteari, eta honek mahai batekin kolpea hartu zuen buruan.
Emakumeen aurkako indarkeria
Lau gizonezko atxilotu dituzte Bilbon, emakumeen kontrako indarkeria leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu