Emakumeen kontrako indarkeria

Lau gizonezko atxilotu dituzte Bilbon eta Gasteizen, emakumeen kontrako indarkeria leporatuta

2008ko azaroaren 3a
18:01
Entzun
Ertzaintzak 30 urteko gizonezko bat -F.M.G.- atzeman zuten atzo Bilbon, ama mehatxatu zuelakoan eta ugazaitari sukaldeko labana sartu ziolako ustez. Emakumeak eman zien gertakariaren berri ertzainei, eta hauek haien etxera joan ziren -hiriko erdigunean dago-, arratsaldeko zazpietan. Ertzainek esan dutenez, gizonezkoak bizkarrean sartu zion labana ugazaitari eta tresna berarekin egin zion mehatxu amari.

Ertzaintzak berak 36 urteko beste gizonezko bat -S.F.A.- ere atxilotu zuen atzo Bilbon, neska-laguna jotzea eta mehatxatzea egotzita. Bizilagun batek eman zien abisu ertzainei, eta hauek bikotearen etxera joan ziren. Emakumeak aurpegia odoletan zuela ikusi zuten eta une hartan, ertzainek diotenez, gizonezkoa berriro saiatu zen emakumea jotzen.

Bilboko udaltzainek 48 urteko gizonezko bat -B.M.P.- atxilotu zuten igandean, neska-lagunak jo egin zuelako ustez. Iletik ere tira egin zion, udaltzainen arabera.

Gasteizko udaltzainek ostiralean 33 urteko gizonezkoa -E.H.P.G.- atzeman zuten, neska-lagun ohia jo egin zuelakoan. Bien artean sartu zen gizonezko bati ere egin zion eraso, udaltzainek esan dutenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.