Emakumeen aurkako indarkeria

Lau gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen, Bilbon eta Sestaon, bikotekideak jo dituztelakoan

2008ko ekainaren 23a
17:41
Entzun
Gasteizko udaltzainek bi gizonezko atzeman dituzte asteburuan, euren emazteak jo egin dituztelako ustez. Hauek ez dute salaketarik sartu.

Gizonezko haietako bat larunbat eguerdian atxilotu zuten. 28 urteko emakume batek telefono deia egin zien udaltzainei, senarrak besoetan, aurpegian eta lepoan jo egin zuela esanez. Bien etxean atxilotu zuten gizonezkoa.

Atzo 24 urteko gizonezko bat atzeman zuten, emaztea -21 urte- jotzea leporatuta. Honek salatu duenez, hainbat aldiz jo izan du azkenaldian. Azkeneko "erasoan", lurrera bota zuen gizonezkoak emaztea eta honek buruan kolpea hartu zuen. Senarra aurretik beste bi aldiz atxilotu izan dute emakumeen kontrako tratu txarrengatik.

Bilboko udaltzainek, berriz, 37 urteko gizonezko bat -J.T.F.- atxilotu zuten larunbatean, bikotekidea aurpegian eta lepoan jo zuelakoan. Udaltzainek esan dutenez, emakumea telefonoz laguntza eske ari zela gertatu zen erasoa, Arrikibar plazako etxebizitza batean. Gizonezkoak urruntze agindua zeukan.

Sestaoko (Bizkaia) udaltzainek 18 urteko gizonezkoa -Martín O. A.- atxilotu dute bart, neska-laguna -16 urte- jotzea egotzita. Goizeko ordubatak aldera izan da gertaera, Juan de la Cierva kalean. Mutilak tratu txarrengatik salaketak jaso izan ditu aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.