Nafarroako foruzainek lau gizonezko atxilotu dituzte azkeneko egunetan, emakumeen aurkako indarkeria egotzita. Bi atxiloketa Iruñean egin dituzte. Haietako bat, atzo, 31 urtekoa, bikotekideari ustez tratu txarrak eragin dizkiolako. Emakumeak zauri batzuk zituen besoetan.
Iruñean beste gizonezkoa ostegunean atxilotu zuten, 20 urtekoa, bikotekideari tratu txar psikologikoak eragin zizkiolakoan.
Lizarran 35 urteko gizonezkoa atzeman zuten igandean. Haren emazteak sartu zuen salaketa, senarrak aurpegian jo zuela esanda.
Burlatan, berriz, larunbatean atxilotu zuten, 50 urtekoa. Haren emazteak zioen jo egin zuela senarrak.
Emakumeen kontrako indarkeria
Lau gizonezko atxilotu dituzte Iruñean, Lizarran eta Burlatan, emakumeen kontrako indarkeria leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu