Azken egunotan lau gizonezko atxilotu dituzte foruzainek Nafarroan, haien bikotekideak jo dituztelakoan, Nafarroako Gobernuko iturriek gaur jakinarazi dutenez. Atxiloketak Beriain, Burlata, Castejon eta Tuteran egin dituzte.
Gaur goizaldean Beriainen bertako gizonezko bat atxilo hartu dute, bizilagun batek SOS Navarrari ohartarazi ondoren etxebizitza batean ustez tratu txarrak gertatzen ari zirela. Foruzainen patruila bat bertaratuta, emakume bat topatu du, ustez honen bikotekideak eragindako zauriekin. Foruzainek gutxira aurkitu dute gizonezkoa, eta atxilotu egin dute.
Astelehenean 45 urteko gizonezkoa atxilotu zuten Castejonen, honen emazte ohiak poliziei deitu ondotik. Emakumearen esanetan, gizonak bere autoaren giltzak kendu zizkion. Emakumeak lehenagoko batzuetan gizonarengandik tratu txar fisiko eta psikologikoak jasan izana salatu izan du, polizia iturriek jakinarazi dutenez. Udaltzainek atxilotu zuten, baina gero foruzainen esku utzi zuten atxilotua.
Joan den larunbatean, foruzainek Burlatako 48 urteko gizonezko bizilagun bat atxilotu zuten, haren bikotekideak salaketa jarri ondotik. Emakumeak salatu zuen etxean eztabaidan ari zirela jo egin zuela gizonak.
Tuterako kasuari dagokionez, iragan ostegunean 36 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, haren bikotekideak, osasun zentro batean artatua izan ondoren, salaketa jarri eta gero. Salatu zuenez, lehenago ere jasan izan zituen harengandik tratu txarrak.
Emakumeen aurkako indarkeria
Lau gizonezko atxilotu dituzte Nafarroan, beren bikotekideak jo dituztelakoan
Foruzainek eta udaltzainek azken egunotan egin dituzte atxiloketak, Beriain, Burlata, Castejon eta Tuteran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu