Ezbeharra

Lau gizonezko hil dira sute baten ondorioz Bilboko ostatu batean

Ezbehar handia gertatu da bart Bilboko San Frantzisko kalean: su hartu du ostatu batek, eta, ondorioz, lau gizonezko hil dira, eta beste lagun Basurtuko erietxean ingresatu behar izan dituzte zaurituta. Sutea zerk eragin duen argitzeke dago oraindik. Hildako gizonezkoetatik hiruk 59 eta 72 urte bitarteko adina zuten.

2006ko martxoaren 4a
17:07
Entzun
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, 02:20 aldera piztu da sua, San Frantzisko kaleko 34. atarian, 3. pisuan. Hain justu, eraikineko 3. eta 4. pisuetan Posada de los abrazos izeneko ostatua dago, eta hildako lau gizonezkoak han bizi ziren. Hildakoetatik hiruk 59 eta 72 urte arteko adina dutela zehaztu dute Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek.

Aipatutako iturrien arabera, kea arnastuta hil dira lau gizonezko horiek. Halaber, beste hamar lagun arrazoi horrexegatik artatu behar izan dituzte han bertan, eta bi Basurtuko erietxera eraman dituzte zaurituta. 49 urteko M.A.V.L. eta 34 urteko I.G.M. dira ospitaleran dauden gizonezkoak.

Esan bezala, sua sortu den ostatuak hirugarren eta laugarren pisuak hartzen zituen, baina guztira bost ditu eraikinak. Egitura egurrezkoa du, eta, ondorioz, kalteak oso handiak izan dira. Eraikina guztiz hustu behar izandute, eta ondoko etxea (Bailen kaleko 24.a) ere bai. Ondorioz, 39 lagun etxerik gabe geratu dira. Horietatik zortzik senideen etxeetara joatea erabaki dute, eta gainerako 31ri Bilboko Udaleko gizarte zerbitzuek aurkitu diete non aterbetu.

Goizeko bostak aldera lortu dute suhiltzaileek sua amatatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.