TORTURA

Lau guardia zibilek deklaratuko dute etzi, Eneko Compainsen tortura salaketengatik

Ikertu gisara deklaratuko dute, Iruñeko Auzitegian. Kasua artxibatu zuten, baina Espainiako Auzitegi Konstituzionalak berriz irekiarazi zuen  

Eneko Compains, iazko maiatzean, Iruñeko auzitegian deklaratu zuenean. IÑIGO URIZ / FOKU
Iosu Alberdi.
2018ko apirilaren 30a
08:04
Entzun

Eneko Compainsek torturak salatu zituenetik ia zortzi urte igaro direnean, lehen aldiz eseriko dira lau guardia zibil Iruñeko Auzitegiko aulkian, ikertu gisa. Etzi izango da hori (09:30).

Compains 2010eko irailean atxilotu zuen Guardia Zibilak, beste bederatzi lagunekin batera. Seik salatu zituzten torturak, baina epaitegietara Sandra Barrenetxearen kasua bakarrik iritsi zen. Orduan, Bizkaiko Lurralde Auzitegiak absolbitu egin zituen aulkian eseritako lau guardia zibilak.

Compainsena, berriz, Iruñeko lehen instrukzioko auzitegiak artxibatu zuen lehendabizi, eta Espainiako Auzitegi Konstituzionalak berriz irekitzeko agindu ondoren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.