sutea

Lau ibilgailu erre dira Bilbon, ezusteko sute batean

Kastrexana eta Zorrotza artean izan da sutea. Ibilgailuetako bi erabat kiskali dira, eta beste bietan kalte ugari eragin ditu suak, Jaurlaritzako Herrizaingo sailaren arabera.

2012ko martxoaren 23a
09:02
Entzun

Goizaldean lau ibilgailu erre dira Bilbon, Kastrexana eta Zorrotza artean, ezusteko sute batean. Horietako bi erabat kiskalita geratu dira, eta beste biek kalte materialak izan dituzte. Inguruan dagoen garaje bateko atean ere kalteak eragin ditu suak.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailetik azaldu dute lau ibilgailuak aparkatuta zeudela. Ibilgailu horien artean karabana bat eta Bizkaiko Foru Aldundiaren auto bat zeudela azaldu dute iturri berdinek.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.