Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, Villabonako Oriamendi auzoko aparkalekuan zegoen Ford Escort batek su hartu du 03:50 aldera; ondoren, alboan zituen beste hiru ibilgailutara zabaldu dira garrak: Citroen C15 furgoneta batera eta bi Ford Fiestara. Ford Escorta guztiz kiskali da, eta beste hiru ibilgailuek dezenteko kalteak dituzte.
Sua zerk eragin duen ikertzen ari da Ertzaintza. Oraingoz ez du aurkitu nahita piztu dutela erakutsi dezakeen arrastorik, eta Ford Escortaren matxuraren batek eragin ote duen ikertzen ari dira.
Sutea
Lau ibilgailu hondatu ditu suak Villabonan
Villabonako (Gipuzkoa) aparkaleku batean zeuden lau ibilgailuk su hartu dute bart goizaldean: lauetako bat guztiz kiskali da eta beste hiruak dezente hondatu ditu suak. Sua nahita piztu ote duten edo berez sortu den ikertzen ari da Ertzaintza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu